KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK
Sarrera
Kontratu-dokumentu honek CRISTINA FERNÁNDEZ BLANCOren ( aurrerantzean ZERBITZU-EMAILEA) jabetzako crisfernandez.com webgunearen bidez produktuak kontratatzeko baldintza orokorrak (aurrerantzean, «Baldintzak») arautuko ditu. Web-orri honen Legezko Oharrean ere agertzen dira haren harremanetarako datuak.
Baldintza hauek webgunean argitaratuta egongo dira ERABILTZAILEAren eskura, erreproduzitu eta kontratuaren berrespen gisa gordetzeko, eta ZERBITZU-EMAILEAk edozein unetan aldatu ahal izango ditu. ERABILTZAILEAren erantzukizuna da aldizka irakurtzea, eskaerak egiteko unean indarrean daudenak aplikatuko baitira. ZERBITZU-EMAILEAk erosketa formalizatzen duen dokumentu elektronikoa artxibatuko du, eta ERABILTZAILEAren eskura jarriko du, hark hala eskatzen badio ere.
Kontratuak ez dira inolako formalitateren mende egongo, Kode Zibilean eta Merkataritzako Kodean eta lege honetan edo beste lege berezi batzuetan berariaz adierazitako kasuetan izan ezik.
Dokumentu hau onartzean, erabiltzaileak honako hau ere onartzen du: – Hemen azaldutakoa irakurri eta ulertu egin duela.
– Kontratatzeko gaitasun nahikoa duen pertsona dela.
– Hemen ezarritako betebehar guztiak bere gain hartzen dituela.
Baldintza hauek indarraldi mugagabea izango dute, eta ZERBITZU-EMAILEAren webgunearen bidez egindako kontratazio guztiei aplikatuko zaizkie.
ZERBITZU-EMAILEAk jakinarazten du saltokia dela arduraduna eta ezagutzen duela produktuak bidaltzen zaizkien herrialdeetako indarreko legeria, eta beretzat gordetzen du baldintzak bere kabuz aldatzeko eskubidea, aldaketa egin aurretik eskuratutako ondasun edo sustapenetan eraginik izan gabe.
Kontratuaren xedea
Kontratu honen xedea da ZERBITZU-EMAILEAren eta ERABILTZAILEAren artean sortutako salerosketako kontratu-harremana arautzea, erabiltzaileak lineako kontratazio-prozesuan dagokion laukia onartzen duenean.
Salerosketako kontratu-harremanak berekin dakar salgai jarritako edozein produktu ematea, webgunearen bidez jendaurrean jarritako prezio jakin baten truke.
Datuak zuzentzea
ERABILTZAILEAk akatsak identifikatzen baditu webgunean argitaratutako datuetan edo kontratu-harremanak sortutako dokumentuetan, ZERBITZU-EMAILEAri jakinarazi ahal izango dio info@crisfernandez.com helbideraren bitartez, honek ahalik eta lasterren zuzen ditzan.
Kontratazio-prozedura
ERABILTZAILEA, ZERBITZU-EMAILEAK eskaintzen dituen produktuak edo zerbitzuak eskuratu ahal izateko, adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izan beharko da.
ERABILTZAILEAk libreki eta borondatez eman beharko ditu eskatzen zaizkion datu pertsonalak, eta datu horiek honako hauetan xedatutakoaren arabera tratatuko dira: 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa, webgune honetako lege-oharrean eta pribatutasun-politikan zehaztua.
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluak eskatzen duenaren arabera, kontratazio-prozedurak honako urrats hauek jarraituko ditu:
1. Kontratazioaren klausula orokorrak.
2. Eskaintzaren orokortasunak.
3. Eskaintzaren prezioa eta balio-epea.
4. Garraio-gastuak.
5. Ordaintzeko modua, gastuak eta deskontuak.
6. Erosteko prozesua.
7. Eskaerak bidaltzea eta entregatzea.
8. Atzera egiteko eskubidea.
9. Ezinbesteko kasua.
10. Kontratua desegitea eta etetea edo hutsaltzea.
11. Bermeak eta itzulketak.
12. Erreklamazioak eta auziak linean ebaztea.
13. Eskumena.
14. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa.
1. KONTRATAZIOAREN KLAUSULA OROKORRAK
Idatzizko hizpaketa partikularra izan ezik, EMAILEAri eskaera bat eginez gero, ERABILTZAILEAk onartu egin beharko ditu legezko baldintza hauek.
ERABILTZAILEAk egindako ezein estipulazio ezin izango da ZERBITZU-EMAILEAren estipulazioetatik aldendu, hark aldez aurretik eta idatziz berariaz onartu ez badu.
2. ESKAINTZAREN ALDERDI OROKORRAK
ZERBITZU-EMAILEAK egiten dituen salmenta eta entrega guztiak baldintza hauen mende egongo dira.
ZERBITZU-EMAILEAREN Merkataritza Proposamenaren edo hemen hitzartutakoaren aurkako ezein aldaketa edo itunek ez du ondoriorik izango, ZERBITZU-EMAILEak berak sinatutako idatzizko berariazko itunik ezean; kasu horretan, itun partikular horiek izango dute lehentasuna.
3. ESKAINTZAREN PREZIOA ETA BALIO-EPEA
Produktu edo zerbitzu bakoitzari buruz adierazten diren prezioak EURO monetan adierazten dira, web honen bidez online egiten diren erosketetarako baino ez dira, eta Espainia penintsularreko bidalketa-gastuak barne hartzen dituzte.
Aplikatu beharreko BEZ mota produktuaren araberakoa izango da: %10a jatorrizko obrarako, bakarra zein seriekoa izan, eta % 21a erreprodukzioetarako, euskarria edozein dela ere. (19/1992 FORU LEGEA, ABENDUAREN 30EKOA, BEZ-ARI BURUZKOA). Nolanahi ere, dagokion BEZa publikoarentzako salmenta-prezioan sartuta dago jada, eta erosketa amaitu aurretik xehatuko da.
Erosketa egin aurretik, linean egiaztatu ahal izango dira aurrekontuaren xehetasun guztiak: artikuluak, kopuruak, prezioa, deskontuak, zergak eta erosketa osoa.
ERABILTZAILEAk onartzen du produktu batzuen balorazio ekonomikoa denbora errealean aldatu ahal izango dela. Prezioak egunero alda daitezke eskaera egiten ez den bitartean. Eskaera egin ondoren, prezioak mantendu egingo dira, bai produktuak eskuragarri badaude, baita ez badaude ere.
ZERBITZU-EMAILEARI egindako ordainketa orok berekin dakar faktura bat egitea ERABILTZAILEAren izenean edo hark eskaera egitean jakinarazi duen sozietatearen izenean. Faktura paperean bidaliko da, erositako produktuarekin batera. Posta elektronikoz jaso nahi izanez gero, ZERBITZU-EMAILEAK eskura jartzen duen edozein bitartekoren bidez eskatu beharko da.
Deskontu-kupoiak: eskaintza-aldi jakin batzuetan emango dira, balio mugatua izango dute, erabilera bakarrekoak izango dira eta sustapen bakoitzean zehaztutako eskakizunak betetzen dituzten ERABILTZAILEek baliatu ahal izango dituzte. ZERBITZU-EMAILEAK behar bezala komunikatuko ditu bere webgunean edo haren sare sozialen bidez. ZERBITZU-EMAILEAK eskubidea izango du deskonturik ez aplikatzeko, bezeroak kupoia erabiltzeko baldintzaren bat betetzen ez badu.
Eskaerari buruzko edozein argibidetarako, ERABILTZAILEA ZERBITZU-EMAILEArekin harremanetan jarri ahal izango da 653713358 telefonoan edo posta elektronikoz info@crisfernandez.com helbidean.
4. GARRAIO-GASTUAK
Dendan argitaratutako prezioetan Espainia penintsularreko bidalketa-gastuak sartzen dira (Correosek bidalitakoak).
ERABILTZAILEAk nahi badu, lurralde horretatik kanpoko bidalketa bat eskatu ahal izango du. Horretarako, aldez aurretik ZERBITZU-EMAILEAREkin komunikatu beharko da, web-orriko harremanetarako formularioaren bidez edo zuzenean info@crisfernandez.com helbide elektronikoan, bidalketa nora bidali behar den adieraziz. Ahalik eta lasterren erantzungo zaio ERABILTZAILEAri, posta elektronikoz, garraiobidea zehaztuz eta dagozkion gastuen aurrekontua eginez.
5. ORDAINTZEKO MODUAK, ZORDUNKETAK ETA DESKONTUAK
ZERBITZU-EMAILEA da transakzio ekonomikoen arduraduna, eta eskaera bat ordaintzeko modu hauek ahalbidetzen ditu:
● Kreditu-txartela
● Pay Pal
● Bizum
ERABILTZAILEAK deskontu-kupoi bat erabili ahal izango du erosketa amaitu aurreko unean, ZERBITZU-EMAILEAren aldetik jaso badu.
Segurtasun-neurriak
Webguneak industrian oro har onartzen diren informazioaren segurtasun-teknikak erabiltzen ditu, hala nola SSL, orri seguruan sartutako datuak, firewall-ak, sarbide-kontroleko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, hori guztia datuak baimenik gabe eskuratzea saihesteko. Helburu horiek lortzeko, ERABILTZAILEAk onartu egiten du ZERBITZU-EMAILEAk autentifikaziorako behar diren datuak lortzea.
ZERBITZU-EMAILEAK konpromisoa hartzen du kreditu-txartelen marken edo banku eskuratzailearen arabera legez kontrakotzat jotzen den transakziorik ez baimentzeko, baldin eta transakzioak haien borondate onari kalte egin badiezaioke edo eragin negatiboa izan badezake.
Txartel-marken programen arabera, debekatuta dago erosleari, banku jaulkitzaileari, merkatariari edo txartelaren edo txartelen titularrari aplikatu beharreko lege guztiak betetzen ez dituen produktu edo zerbitzu bat saltzea edo eskaintzea.
6. EROSTEKO PROZESUA
Gure katalogoko edozein produktu gehitu dakioke saskiari. Horretan, artikuluak, kopurua, prezioa eta guztizko zenbatekoa soilik hartuko dira kontuan. Saskia gorde ondoren, zergak, zordunketak eta deskontuak kalkulatuko dira, ordainketa- eta bidalketa-datuen arabera.
Saskiek ez dute inolako administrazio-loturarik; atal horretan aurrekontu bat simulatu daiteke, bi alderdien konpromisorik gabe.
Saskitik eskaera bat egin daiteke, behar bezala formalizatzeko urrats hauei jarraituz: 1. – Fakturazio-datuak egiaztatzea.
2. – Bidalketaren helbidea egiaztatzea.
3. – Ordaintzeko modua hautatzea.
4. – Webeko terminoak eta baldintzak irakurtzea eta onartzea.
5. – Ordainketa egitea (erostea).
Eskaera prozesatzean, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dio berehala ZERBITZU-EMAILEAREN kudeaketa-sailari, eta beste bat ERABILTZAILEAri, eskaera egin dela berresteko.
Ordainketa egiaztatu ondoren, eskaera posta ziurtatu bidez bidaliko da, eta egoera horren berri emango zaio ERABILTZAILEAri. Hark Correosek emandako jarraipen-kodea jasoko du, eskaera une oro aurkitu ahal izan dezan.
7. ESKAERAK BIDALTZEA ETA ENTREGATZEA
ZERBITZU-EMAILEAK ez du eskaerarik bidaliko ordainketa egin dela egiaztatu arte.
Salgaiak, normalean, POSTA ZIURTATUAREN bidez bidaliko dira Espainia penintsularreko edozein lekutara, salgaia eskuragarri dagoela egiaztatu eta eskaera ordaindu dela egiaztatu ondoren.
Entregatzeko epea 5 egunekoa da (erosketa egiten denetik aurrera; erosketa egindakotzat joko da ZERBITZU-EMAILEAK dagokion ordainketa jasotzen duen unean). Entregatzeko epea alda daiteke stockaren eta helmugako herriaren arabera. Bidalketaren unean jakinaraziko zaio erabiltzaileari, eta hark bere eskaeraren jarraipena egin ahal izango du Correosek emandako kodearen bidez.
Eskaera bat bidali ondoren, ezin izango da baliogabetu.
Urrutiko Kontratua ez gauzatzea:
Ezin bada kontratua gauzatu kontratatutako produktua edo zerbitzua aurreikusitako epean eskuragarri ez egoteagatik, ERABILTZAILEAri jakinaraziko zaio, eta hautatutako produktua eskuragarri izateko epe berria adieraziko zaio, edo, bestela, beste artikulu bat proposatuko zaio, kalitate eta prezio baliokidekoa. ERABILTZAILEA ez balego ados ZERBITZU-EMAILEAK emandako irtenbideekin, eskaera ezeztatuko litzateke eta ordaindutako zenbateko osoa itzuliko litzaioke inolako kosturik gabe, eta egoera honek ZERBITZU-EMAILEARI inolako kalte-galera egozgarriekiko erantzukizunik sortu gabe.
ZERBITZU-EMAILEAk ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain produktua edo zerbitzua ez bada entregatzen ERABILTZAILEAk emandako datuak faltsuak, zehaztugabeak edo osatugabeak direlako.
Kontratazioak ez badakar produktu bat fisikoki entregatzea, baizik eta webgune batean deskargatzea aktibatzea, ZERBITZU-EMAILEAk aldez aurretik jakinaraziko dio ERABILTZAILEAri zer prozedura jarraitu behar duen deskarga hori egiteko.
8. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA
Atzera egiteko inprimakia: https://crisfernandez.com/atzera-egiteko-formularioa.pdf
ERABILTZAILEAk hamalau egun naturaleko epea du, produktua jasotzen duenetik edo, zerbitzu bat emanez gero, salerosketa-kontratua egiten denetik zenbatzen hasita, uko egiteko eskubidea baliatzeko. Eskubide hori Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 102. artikuluan araututa dago. ZERBITZU-EMAILEAk ez badu betetzen atzera egiteko eskubideari buruzko informazio- eta dokumentazio-betebeharra, eskubide hori baliatzeko epea hasierako atzera egiteko epea amaitu eta hamabi hilabetera amaituko da, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 105. artikuluaren arabera.
Atzera egiteko eskubidea ez zaie aplikatuko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103. artikuluan aipatzen diren eta hemen zerrendatzen diren kontratuei.
Itzulketa oro ZERBITZU-EMAILEARI jakinarazi beharko zaio, eta itzulketa-zenbaki bat eskatu beharko zaio horretarako prestatutako inprimakiaren bidez, edo posta elektronikoz info@crisfernandez.com helbidera bidalita, faktura- edo eskaera-zenbakia adierazita.
ERABILTZAILEAren erantzukizuna izango da itzuli beharreko produktua behar bezala paketatuta eta babestuta bidaltzea, garraioan sor daitezkeen kalteen erantzule izango baita. Produktua jasotzean, osorik eta egoera onean dagoela egiaztatu eta gero itzuliko da zenbatekoa. Produktua hondatuta, manipulatuta edo zikin iristen denean ez da dirurik itzuliko. Behin produktua egiaztatuta, dirua itzuliko da ahalik eta eperik laburrenean, ERABILTZAILEAk erabilitako ordainketa-metodo beraren bidez.
ERABILTZAILEAk itzultze-zenbakia jaso ondoren, Cristina Fernández Blancori helaraziko dio produktua helbide honetara: 10. posta-kutxa, 31800 Altsasu. Eta zenbaki hori adieraziko du bidalketa-gutunean.
Itzulketaren garraio-gastuak ERABILTZAILEAren kontura izango dira.
9. EZINBESTEKO KASUA
Alderdiek ez dute inolako erantzukizunik izango funtsezko kausaren ondoriozko edozein hutsegiteren aurrean. Betebeharra betetzea atzeratu egingo da ezinbesteko kasua amaitu arte.
10. KONTRATUA DESEGITEA ETA ETETEA EDO HUTSALTZEA
Termino eta baldintza horietako edozein legez kanpokotzat, baliogabetzat edo aplikatu ezin den edozein arrazoirengatik jotzen bada, baldintza hori banagarritzat joko da, eta ez du eraginik izango gainerako baldintzen baliozkotasunean eta aplikagarritasunean.
ZERBITZU-EMAILEAk, aldez aurretik abisatu gabe, eten edo amaitu ahal izango du ERABILTZAILEA bere zerbitzuetara sartzea, osorik edo zati batean, ERABILTZAILEAk ez baditu betetzen kontratu honetan ezarritako betebeharrak edo aplikagarri zaizkion legezko xedapen, lizentzia, erregelamendu, zuzentarau, praktika-kode edo politikak.
ZERBITZU-EMAILEAk klausula honen pean duen edozein eskubide edo ahalmen erabiltzen duenean, egikaritze horrek ez dio kalterik egingo ZERBITZU-EMAILEAren esku egon daitekeen beste edozein eskubide, ahalmen edo baliabideri.
11. BERMEAK ETA ITZULKETAK
Lege-bermeek Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren “Saldu osteko berme eta zerbitzuei” buruzko tituluan araututakoari erantzungo diote.
Artelanaren kalitatea eta benetakotasunaren bermea:
Cristina Fernández Blanco da webgune honetan salgai jarritako obra guztien egilea. Jatorrizko obra guztiak sinatuta daude (eta zenbakituta, serieen kasuan) eta dagokien BENETAKOTASUN ZIURTAGIRIA dute. Erreprodukzio mugagabeak eta merchandising-eko produktuetan aplikatutako irudiak ez dira “obra originaltzat” hartzen.
12. ERREKLAMAZIOAK ETA AUZIAK LINEAN EBAZTEA
ERABILTZAILEAk egokitzat jotzen duen edozein erreklamazio ahalik eta lasterren erantzungo da. Erreklamazioak egin daitezke honako bitarteko hauen bidez:
● Posta: Cristina Fernández Blanco, 10. posta-kutxa, 31800 Altsasu
● Telefonoa: 653713358
● Helbide elektronikoa: info@crisfernandez.com
Auziak online ebaztea (Online Dispute Resolution):
524/2013 (EB) Erregelamenduaren 14.1 artikuluaren arabera, Europako Batzordeak doako plataforma bat eskaintzen du ERABILTZAILEAREN eta ZERBITZU-EMAILEAREN arteko gatazkak online konpontzeko, justizia-auzitegietara jo beharrik gabe. Horretarako, hirugarren batek esku hartzen du, auziak ebazteko erakundea deritzonak, eta bien arteko bitartekari gisa jarduten du. Erakunde hori neutrala da, eta bi alderdiekin hitz egingo du akordio bat lortzeko, eta, azkenean, gatazkari konponbidea iradoki eta/edo ezarri ahal izango dio.
ODR plataformarako esteka: http://ec.europa.eu/consumers/odr/
13. ESKUMENA
ERABILTZAILEAK ezin izango ditu salmentan kontratatutako eskubideak, erantzukizunak eta betebeharrak laga, transferitu edo eskualdatu.
Baldintza horietako estipulazioren bat baliogabetzat edo bete ezinezkotzat jotzen bada, gainerakoen baliozkotasunari, legezkotasunari eta betetzeari ez zaio inola ere eragingo, eta ez da inola ere aldatuko.
ERABILTZAILEAk adierazi du baldintza hauek oso-osorik irakurri, ezagutu eta onartu dituela.
14. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza horiek Espainiako legeriaren arabera arautuko edo interpretatuko dira, berariaz ezarrita ez dagoen guztian. Baldintza hauen xede diren produktuak edo zerbitzuak ematean sor daitekeen edozein eztabaida IRUÑEKO epaitegi eta auzitegien esku jarriko da.