Sobr ela ilustradora Cristina Fernandez

Niri buruz

Cristina Fernández Blanco (KFBlanco) naiz, badira hogei urte baino gehiago diseinu grafiko eta batez ere irudigintza profesionalean aritzen naizela.

Beharbada etxekoek Zuzenbidea ikastea nahiago zuten, baina ni trementinaren usaina eta zirriborroak egitea gustoko izanda Arte Ederretako Fakultatean sartu nintzen. Diseinu Grafikoko espezialitatea egin nuen eta urte batzuetan marketing eta publizitatean jardun nuen. Dena den nire benetako grinak irudigintza eta literatura izan dira beti eta berehala hasi nintzen ilustrazioak eta liburu azalak egiten argitaletxe desberdinekin lankidetzan.

Arte plastikoetan dudan interesak bultzatuta itzuli nintzen unibertsitatera, oraingo honetan Artearen Historia ikastera. Gainera, artearen bidezko hezkuntzarekin eta esku-hartze sozialarekin zerikusia duen guztiari buruzko kezkak ditut. Urteetan zehar, ilustratzaile lanbidea irakaskuntzarekin bateratu dut.

Gaur egun Arbizun bizi naiz, Nafarroan, eta bertan garatzen dut nire sortze-jarduera. Nire marrazkiek hainbat teknika konbinatzen dituzte, eskukoak zein digitalak. Askotan argazkigintza ere erabiltzen dut, esperimentatzea gustatzen zait eta ilustratzaile moldakorra naizela uste dut, proiektu bakoitzaren eskakizunetara egokitzeko gai dena.

Beti dago ikasten jarraitzeko aukera. Hodeiertza iritsezina izan arren, berari so jarraitzen dut eguneroko lanean.

Ibilbidea

1995

Arte Ederretan lizentziatu nintzen. Diseinatzaile grafiko gisa hasi nintzen marketing eta publizitatean.

1996

Elkarren eskutik sartu nintzen argitaletxeen munduan.

1998

Artista-tailerra Marisa Gonzalezekin.

Diseinu Grafikoaren inguruan INEMek finantzatutako zenbait prestakuntza-proiektutan koordinatzaile eta irakaslea izan nintzen.

2000

Ibilbide luzearen hasiera Plastikako irakasle gisa Bigarren Hezkuntzan. Nire ikasleek ez dakite, baina ikasgelan neu naiz gehien ikasten duena.

2005

Idazle Eskolarako ilustrazioen lehen denboraldia Gara egunkariaren gehigarri kulturalean. Oso lankidetza atsegina, eta agian luzeena nire ibilbide profesionalean.

2007

Bakarkako erakusketa Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioan, "Musika, Artea eta Kafea" ekitaldiaren barruan.

2012

“Ametsak eta amesgaiztoak” bakarkako erakusketa Altsasuko Iortia Kultur Etxean.

"Zazpi Kolore" ekitaldian parte hartzea, kontzertua eta ilustrazioen proiekzioa, Vital Fundazioaren Araba Aretoan, Jon Arretxe idazlearekin eta Francisco Ibáñez musikagilearekin elkarlanean egindako disko-liburu ilustratuan oinarrituta.

2016

"Arbizu 1936-2016 / Barneko urradurak sendabidean" erakusketaren kudeaketa eta komisariotza, Arbizuko Udalarekin elkarlanean. Memoria historikoaren proiektua, herritarren parte-hartzeari irekia. Aurrekoetan bezala, herri honen sormen ahalmen itzela geratu zen agerian.

2019

7K igandekarian argitaratutako irudiak 100era iritsi ziren, eta oraindik zeregin horrekin jarraitzen dugu.

2020

Luzaro irakaskuntzan eta irudigintza profesionalean aldi berean jardun ondoren, lanaldi osoko ilustratzailea izatea erabaki nuen.

2021

25 urtez etenik gabe berrargitaratu da Harresi Handirantz (Jon Arretxe, Santillana-Zubia, 1996). Liburu honetako ilustrazioak nire lehenengo lanen artean daude eta oraindik luzaroan jarraituko dutela dirudi.

2022

Altsasuko XI. Arte Azokan parte hartzea. Aukera bikaina beste artista batzuekin eta publikoarekin harremanetan jartzeko. Energia positiboko txute bat.

2023

Dagoeneko nobela beltzeko 80 liburu-azal baino gehiago argitaratu dizkidate. Genero guztiak gogoan hartuta…, kontua galdu dut.

Nire marrazkietarako euskarri eta erabilera berriak. Ecommerce-aren aurkezpena.

Hau eskaintzen dizut

Experiencia Cristina Fernández

Esperientzia

Pasión Cristina Fernández

Pasioa

Horizonte Cristina Fernández

Hodeiertza

Jarrai iezadazu sareetan