Euskarazko Literatura Hauteskundeak Euskal Herriko Ikastoletan
Cristina Fernández (KFBlanco) aurtengo JUUL saridunen artean
Apirilaren 2an, Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta 23an , Liburuaren Nazioarteko Eguna. Literaturari eskainitako hilabete honetan Literatura Hauteskundeak ere ospatu dira Euskal Herri osoko ikastoletan. JUUL kanpainak egitasmo zoragarria du: gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzea https://www.juul.eus Bozketa bidez, idazle eta ilustratzaile gustukoenak aukeratu dituzte Ikastoletako ikasleek, eta badakigu norentzat diren JUUL sariak 2024.
Eta hara non aurten sekulako poza eman didaten hautatutako lehenengo bost ilustratzaile artean nagoela esan didatenean!!
Oso pozgarria da nire ilustrazioak gazteenengana heltzen direla ikustea. Eskerrik asko bihotzez nire lana aitortzeagatik, ilusio handia eragin dit.
Zorionak aitorpen honekin saritutako gainontzeko sortzailei.

