ONGIETORRIAK nire web gunera

 

Cristina Fernández Blanco, ilustratzailea.

Beharbada etxekoek Zuzenbidea ikastea nahiago zuten, baina nik trementinaren usaina eta zirriborroak egitea gustuko izanda Arte Ederretako Fakultatean sartu nintzen. Diseinu Grafikoko espezialitatea egin nuen, eta urte batzuetan marketing eta publizitatean jardun nuen.

Gustura nengoen nire lanarekin, baina askoz hobeto egon nintekeela pentsatu nuen, nola eta nire bi zaletasun handienak elkartuz: irudiak sortzea eta irakurtzea. Horrela hasi nintzen argitalpen desberdinentzako kolaborazioak egiten, ilustrazioak eta liburuen azalak, eta aldi berean Unibertsitatera itzuli nintzen Artearen Historia ikasketak burutzera.

Gaur egun Sakanan bizi naiz, Nafarroan, eta bertan garatzen dut nire sortze-jarduera. Arte plastikoak erreferentzia-puntu eta gauza berriak ikasteko aukera agorezintzat ditut, zeruertz helezina dela jakinda ere, beti aurrera so eginez.

……………………………………

tope