Uzta Gorria sailaren barruan, ereinek beste nobela beltz bat plazaratu du.

Nafarroko mendietatik Estatu Batuetara, antzinako oinazealdiaren oihartzuna gaur burrumba egiten.

Liburu honen kontraportadak dionen moduan: Un asesinato y demasiadas incógnitas. ¿Quién prendió el fuego de la venganza?

Istorio hau irakurri ostean liburuaren azalari aurre egin behar, hau aitzaki paregabea inspirazio bila ateratzeko eta bide batez argazki batzuk egiteko. Sakanako haranean hasita, Altsasuko kanpusanturaino heldu naiz. Bertoko hormetan, ustez tiroak direlako arrastro zahar batzuk ikus daitezke oraindik. Ikuspegi honek Gasteizeraino eraman nau, Armentiako baselizaraino. Altsasuko markak bezalakoak daude bertan, baina kasu honetan are nabariagoak. Harriek hitz egiten dute, iraganaz . Argazkiak egiten ditudan bitartean aspaldian bertan gertatutakoa imaginatzea saihestezina egiten zait.

Gerra, fusilatuak, ihesa, mendia, sua, gomutak, oinazea… burura etortzen zaizkit, baina azkenean istorio honetan gakoa den beste elementu batean jartzen dut: haginean. Ez nuen arbola hau ezagutzen, bizi naizen tokitik oso gertu baten bat dagoen arren… Eta holan da: proiektu guztietan zerbait ikasteko aukera dago.